Zure ustez, zer esan nahi du larrua jo hitzak? Txortan egitea? Ipur masailak kolpatzea? Nola esaten diozu bi gorputzen arteko komunikazioari?
Zer da energia sexuala, zertarako da?
Jakina da bizidunok gure baitan energia sexuala dugula, baina ez hainbeste zertarako. Badakigu bizi berriak sortzeko eta gure gozamenerako dugula, baina hori al da guztia?
Emakumeen umetokia ideia eta proiektuen sormen tokia ere bada. Eta energetikoki, gizonezkoena ere gorputzeko toki berean dago, barneko organo sexualetan. Gure sormen eta proiektuak gauzatzeko garaian beraz, energia sexualak aparteko eragina dauka. Eta horretarako energiak ongi bideratua egon behar du. Bideratua, energiak bere bidetik jarraitu behar duela esan nahi du eta horretarako beharrezkoa da larrua jo(tzea).
Larrua jo
Larru jo hitzak larruaren mugimendua esan nahi du, hau da larrua edo gorputzaren mugimenduaren bitartez energia sexualaren gorakada. Energia sexualak, organo sexualetatik garunerainoko bidea egitea. Energiaren gorakada emateko ezinbestekoa da borondatea, maitasuna gidari izatea eta morbo eta pentsamendu biziosoak alde batera uztea.
Esperientziz dakigu sexuan izandako bizipenak nolabaiteko arrastoa uzten dutela. Ebakuntza (fimosisa adbdz.), erditzeak eta praktika sexual ez oso osasungarriak gure organo sexualetan, eta gure azalean oroitzapen mingarriak uzten dituzte. Plazer eta gozamena sentitu beharrean gure barrua bestelako sentimendu eta emozioez betetzen dituztenak.
Energia sexuala garuneraino iristen denean, hau, argiz beteko da. Handitasuna sentituko dezu. Eta zure bizitzaren sortzaile zarela ohartuko zara. Aurrerantzean, sexu harremanak helburu aberatsago batekin biziko dituzu. Ez dago aitzakiarik!
Larrua jo!
OroDar® erosteko idatzi whatsappa

