BARNE EZAGUTZA

Barne Ezagutza

Azken boladan buelta asko ematen ari naiz barne ezagutza eta EGO hitzaren inguruan.

Psikologia, erligio, sekta eta doktrina espiritual ezberdinek egoa suntsitu beharreko mamu gisa irudikatzen digute, gure izana oztopatzen duen entea.

Jakina dana eskola guzti horiek denbora eta energia asko inbertitzen dutela gure argia eztaltzen duten horren aurka.

  • Meditazioa
  • Analisi kognitiboa
  • Arrazoia
  • Mindfulness
  • etb…

Meditazioa eta arnasketa sakonak, ausnarketa eta lanketa psikologikoak, maitasun unibertsalaren menpean egotea. Hitzaldi jendetsuak eta asteburuko erretiroak ere modan jarri dira. Nork ez du ezagutzen bere inguruan halakoetan parte hartu duen inor?

Baina guzti hau egia al da?

Benetan barne ezagutza egoa suntsitzean oinarritzen al da?

EGO hitzaren jatorria

Guzti hau azaltzeko asmoz ego hitzaren jatorria azalduko det.

De la oscuridad a la luz

EGOa, EG sustraia eta O bokalak sortzen duten hitza da.

EG sustraiak argia esan nahi du. EG-UN hitzak darama, egun batean argiak irauten duen denborari deitzen diogu.

EGUZKIA da iluntasuna ezabatu eta mundua ikusgarri egiten duen maiztasun gorena.

EGOA, eguzki ordu gehien dituen aldeari esaten diogu, iparraren kontrakoa («h» euskara batuarekin batera ezarri zitzaion, behar bada argiarekin duen lotura ezabatu nahian).

Norbait egoten ari denean (EG-ON), argitan eta ongizatean finkatuta, bere argitan tinko dagoela esan nahi du, bere egia azaleratzen du.

EGIA

Hortaz, guzti onen egia ezagutu nahi badegu, (EG-I, argiak bere horretan erakusten duen errealitate biluzi eta aldaezina) egoaren benetako esanahia argiaren (EG) osotasuna (O) da, argia biltzen duen guztiaren batura. Hau da zuk jakitea nahi ez duten egi borobila.

Harrigarria da hegaztiek askatasunez egan egiteko duten gorputzeko atalari berdin deitzea, eguzkira hurbiltzeko ego-haizeaz baliatzea eta aldi berean suntsitu beharreko mamu gisa irudikatzea.

Hitzari benetako esanahia lapurtzean, gizakiaren barne ezagutza mugatu eta lokartzeko tresna gisa erabiltzen dute. Esfortzu oro iluntasunaren kontra, egoaren kontra bideratzen dute, eta ez gure barruko argia (iz; izaki, izana, izaera…) kanporatzeari, gure EG-Iari.

Ondoko estekan HUMILDE eta SENCILLO hitzaren jatorria ezagutuko dezu

Publicaciones Similares