Errehabilitazioa eta lesioen berrezartzea
Garunaren eta gorputzaren arteko komunikazioa
Errehabilitazioa eta lesioen berrezartzeak, gorputzeko atal guztiak bateginda hartzen dituen prozesu holistiko eta integrala izan behar dute.
Min hartzearekin batera, eta segurtasuna bermatzeko, garunak bizirauteko programa jarriko du martxan. Gorputzak alerta egoera baten aurrean bezela erantzungo du, mindutako ehunen osatzea galarazten duten kortisolak eta antzeko sustantziak sortuz.
Errehabilitazioaren gakoak, lesionatutako atalak berez duen mugikortasunera itzultzean datza. Horretarako, lesioaren ondorioz sortutako memoria guztiak garbitu eta garun-gorputz (lesionatutako atala) komunikazioa berrezarri behar dira.
Errehabilitazioa eta Gure Esentzien erabilera
Gure Esentziek (Esencias Triunidad ®) memoria zelularrean eragiteko ahalak dituzte. Jatorri fisiko, neurologiko zein psikoemozionalak izan, lesioen osatzea galarazten duten oztopo oro identifikatu eta zuzentzen dute.
Ematen dizkiguten gaitasunek gorputza bere jatorrira bueltatzen dute. Eragozpen eta min guztiez libratu eta mugikortasuna berreskuratuko dituzu.

Masaje Konszientea
Zure lesioaren berrezartzeak behar duen osagarri hoberena da gure masaje konszientea. Esencias Triunidad® eta quiromasaiaren arteko konbinaketak lesioekin batera dauden min eta tentsioak askatuko dizkizu. Horretarako kaltetutako muskuloak testatu eta Esentzien bitartez jatorrian zuzenduko ditugu.
Gure Esentziek beste dimentsio batetara eramaten dute masajea. Masaje sakon honek, zure egoera animikoan eragin, eta ondoez, min eta tentsio guztiez askatuko zaitu.
