Ugalkortasun arazoak
Behar guztiak hartzen ditugu kontuan
Gurean, oso konsziente gara familia bat osatzeko bikoteek izaten dituzten ugalkortasun arazoez. Horregaitik haurdunaldi konszientearekin lagundu nahi diegu guztiei. Haurdunaldi guztian zehar amaren beharrak kontuan hartuko ditugu, baita ere haurrarenak, eta nola ez bikotekidearenak.
Orokorrean, kontsultara etortzen diren bikoteen egoera animiko zein psikologikoa dexente negatiboa izaten da. Barnehuts eta kulpa sentimenduak ametsak lainotu ditu, eta desesperazioak jota bikote askok ugalkortasun tratamenduetara jotzen dute.
Egun, bikoteen %30ak ernalketa arazoak dituela zenbatestu da. Portzeintaia horren barnean, %40 inguru gizonaren arazoa izaten ohi da eta beste %40ª emakumearena. Bestea, %20aren jatorria idiopatikoa da. Hau da, bikotekideek arazorik ez badute ere ernaltzeko gai ez direnean.

Ugalkortasun arazoen ustezko jatorria
Ustezko jatorrien artean gonada eta hormonen gorabeherak, estresa, elikagai falta duen dieta, medikamentuen kontsumoa eta gorabehera psiko-emozionalak daude. Kasuen %40-50 artekoak dira, gainontzekoen jatorria ezezaguna den bitartean.
Metodo naturalaren bitartez ernalketa lortzen ez denean, familia askok Ugalkortasun Tratamenduetara jotzen du, honek dituen ondorioetan batere pentsatu gabe. Ugalkortasun Tratamendu bidez sortutako haurrak, arazoak izateko aukera bikoitzak izaten dituzte, azpian daukazue lista bat ikusgai. Ikerketek diotenez arriskuen handitzeen jatorria epigenetikoa izan ahal da. Hau da; gameto eta enbrioaik izandako manipulazioaren ondorioz emandako gene batzuen aldaketa.
Ama eta umeak izan ditzaketen zailtasun batzuk
Ikusitago guztiagatik beharrezko jotzen degu ugalkortasun arazoak Haurdunaldi Konszientearekin tratatzea.
Ugalkortasun Arazoak Sendatu
Haurdunaldi Konszientea
Bizi berri bat sortzeko ametsarekin batera hasten da haurdunaldia, sorkundea baino lehenago. Naturaren indarrak harmonian daudenean, maitasunaren indarrak eraginda obulua eta espermatozoidea erakartzen dira. Obulua ernaldu eta haurdunaldi osasuntsu bat sortuz.
Horretarako beharrezkoa da haurdunaldia eta haurraren bizia eutsiko dituen oinarri sendoak sortzea. Denbora asko pasatzen degu haurra gure artean egongo deneko prestaketetan, eta batere ez haurreko faseetan. Sorkunde aurreko garaiari buruz ari gara, haurdunaldiaren haurreko denboraz. Gure gorputzak bizitza berria sortzeko gametoak egiten ari denean (obuluak eta espermatozoideak). Hori da etapa guzti hoien memoriak osatzeko arrazoi nagusia, bizi berria hor hasiko bait da.
Hileroko zailtasunengatik zein antisorgailu gisa, emakume askok denbora luzez hartu izan dituzte tratamendu hormonalak, ondorioz, beren sistema endokrinoa hankaz gora gelditu da.
Haurdunaldia konszienteki bizitzeak ADN fisiko, zein Argi eta Arbasoen ADNan gorderik dauden memoriatan lan egitea eskatzen du. Bizitza berria osoa izatea ekiditen duten sinismenak, hala sakrifizioa, erditze mingarriak, gabezia afektiboak eta bestelakoak alde batera uztearekin batera.

Gorago esandakoak, gehi sistema endokrinoaren oreka, haurdunaldirako ezinbesteko elikagaiak eta kudeaketa psikologiko-emozionala dira umetokiak haurra babesteko beharrezko dituen oinarri sendoak. Amak, haurdunaldian zehar emandako, maitasun sentimendu, kemen eta integritateari esker, bizitzara lotutako haurrak erdituko ditu.

Familia osoarentzat babesa
Familiarentzat haim garrantzitsua den une honetan, ez gara anai-arreba eta bikotekideez ahazten. Beraiek ere babesa eta euskarria behar izaten dute, egoera berrira egokitu eta ume berria maitasunez hartzeko.