Garunaren garapena
Sorkundean, amaren obuloa eta aitaren espermatozoidea elkartzen direnean bizitzarako beharrezko informazioa izango duen zelula bakar bat sortuko da. Hauen ugalketari esker, embrioia eta fetua garatuz joango dira. 40 aste eta erditzearen ostean gure umea jaioko da.
Gurasoen DNAz gain, zelula guztietan gorderik dago garapenaren etapa bakoitzeko informazio guztia. Bizitako trauma eta zauriak gure DNAn pilatzen dira eta garapen kognitibo eta sensoriala ostopatzen dute.
Giza garunak, diseinu bakar eta originala dauka, eta honek beste izakiengandik bereizten gaitu. Izan ere, ikertu, ezagutu, amestu eta etorkizuna sortzeko gaitasunak dituen garuna da.
Eskolako zailtasunak gutxitu edo sahiestu nahi baditugu, beharrezkoa da garapenaren etapa guztiak bere sorreratik zuzentzea.
Haurraren egoera animiko eta psikologikoaz gain, lehen aipatutako etapa guztiak ikertu eta zuzentzeko aukera ematen digu teknika honek. Jaiotza, haurdunaldia, sorkundea eta baita ere gurasoen DNAn gordetako informazioa ere.
Kromosometan gorderik dauden memoriak zuzentzen baditugu, gure umeei ikasteko gogoa piztuko zaie. Konfidantza irabaziko dute, eta eskolako erronkak jarrera hobearekin gauzatuko dituzte.

Bizitza bi gametoak elkartu aurretik hasten da
Garapen eza eta Nahaste Neurologikoa
Bere garapenaren baitan, garunak traumaren bat jasaten badu, diseinuak nahaste neurologikoa sufrituko du, eta garuneko funtzioak behar bezala funtzionatzeari utziko diote. Eta denontzat ezagunak diren sintomak agertuko dira:
Garunak dituen beste funtzio garrantzitsu batzuk:
Garunaren Diseinua
Gure garuna, elkar lotuta dauden hiru sistemaz osatua dago:
- Lehenik reptilianoa daukagu, egiturarik zaharrena eta bizirauteko senarekin lotua dagoena.
- Bigarrenik limbikoa edo garun emozionala. Zaintza, emozio eta ikasketekin lotura duena.
- Eta azkenik neokortexa, bi hemisferioak. Besteak beste, arrazoitu eta hausnartzeko gaitasuna ematen dituena.

Bestalde, garuneko funtzioak hiru dimentsioetan deskriba ditzazkegu:

- LATERALITATEA, hemisferioen arteko koordinazioa. Garunaren erdiko lerroa zeharkatzeko gaitasuna. Ezker/eskuin
- OREKA, garuneko goi eta azpikaldeen arteko koordinazioa. Goian/behean
- FOKUA, aurreko eta atzeko lobuluen arteko koordiazioa. Aurrean/atzean
Gure Kontsultan
Kamilan egingo ditugun test eta zuzenketei esker, garuneko birmoldaketa osatuko degu. Hemisferio, lobulo eta zati guztiak elkarlanean arituko dira.
Esencias Triunidad®
Eskola ikaste arazoen jatorria aurkitu eta zuzentzeko duten gaitasunagatik lanketa hau egiteko ezinbestekoak dira Esencias Triunidad® esentziak. Garapen guztian zehar (jaiotza, haurdunaldia, sorkundea…) sortutako trauma eta estresen memoriak zuzentzen dituzte. Gorputz fisiko, neurologiko, endokrino, emozional zein psikologikoan eragiten dute.
100% naturalak dira, kontserbante gisa sagar ozpina daukate. Eta tantaka hartzen direnez jaio berriek ere hartu ditzazkete.
Garuneko Gimnasia
Garuna eta gorputza birgaitzeko mugimendu zehatzak dira. Konexio neuronal berrien sorrera suspertzen dute eta garuna ikasteko prestatzen dute. Jarraian dituzue adibide batzuk:
Erdi lerroko ariketak:
Bi hemisferioak aktibatzeko ariketak dira. Bi begiak, bi belarriak eta bi eskuak batera erabiltzeko ariketak. Irakurketa, idazketa eta motrizitate fin guztirako behar beharrezkoak dira. Baita jolas eta kirol ekintzak gauzatzeko ere.

Luzaketak:
Arrisku eta zoritxarren aurrean muskuluak uzkurtu egiten dira. Giharrak luzatzearen helburua, umeari eskolara joan, ikasi nahiz beste haurrekin harremantzeak sortzen dioen estresa gutxitzea dira.

Energia mugitzeko ariketak:
Ariketa hauek gorputzean zehar energia elektromagnetikoaren fluxua erraztu eta garuna eta gorputzaren arteko konexio neuronalak berreskuratzen dituzte.

Garunaren erantzunak aztertu eta askatzeko kamillan beharrezko lana egin eta aipatutako ariketei esker garuna birgaituko ditugu.
Teknika honi esker eskolako zailtasun guztiak zuzendu, eta umeei bere emozioak kudeatzen lagunduko diegu
Umeek ikasteko beharrezkoak diren, konfidantza, segurtasuna eta poza berreskuratuko dituzte, eta eskolara joatea abentura dibertigarri bat izango da.

Informazio gehiago nahi badezu, ikutu hemen eta jar zaitez nirekin harremanetan.

